Izarraitzekoak ondo ibili dira Gipuzkoako V. Open Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko eka. 8a, 10:24
(Izarraitz igeri elkartea)

Taldeko infantil, junior eta absolutu mailatako igerilariak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan aritu ziren joan den asteburuan, Gipuzkoako V. Open Sarian.

Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren Izarraitz igeri elkartearen ordezkariak.

Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Asteburuko sariak zuen berezitasuna zen 50 metroko igerilekuan egin zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea.

Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Hemezortzi marka pertsonal.
  • Hiru domina: urre bat (Mirari Goenagak 200 tximeletan, infantil mailan) eta brontzezko bi (Mirari Goenagak, 200 tximeletan absolutu mailan eta, 400 estiloetan infantil mailan).
  • Klubeko bi errekor berri 14 urtekoetan: Mirari Goenagak, 400 librean eta 200 tximeletan.
  • Bost final: A final bat (Maier Lizarzaburur 200 bizkarren), eta lau B final (Maier Lizarzaburu 50 bizkarren, Maiana Uria 200 tximeletan eta Nahia Amenabar 100 eta 200 bularren).

Esan bezala, karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Uztailean izango dute igeriketako 'selektibitatea'. Orduan ikusiko dugu zeintzuk prestatu dituzten ondo 'azterketak' eta zeintzuk ez. Igeriketan ez dago miraririk.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!