Talde giro aparta benjaminen Azpeitiko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko mai. 2a, 10:56
Jardunaldian parte hartu zuten igerilarietako batzuk.

Giro bikaina izan zen larunbatean igerilekuan; harmailak beteta izan ziren eta Izarraitz taldeko 52 igerilarik parte hartu zuten. Benjaminen Test-KZL liga bukatu da, Azpeitian egindako bosgarren jardunaldiarekin.

Benjamin mailako igerilariek larunbatean eman zioten bukaera Test-KZL Ligari, Azpeitian egindako bosgarren jardunaldiarekin. Giro bikaina izan zen igerilekuan; harmailak beteta izan ziren eta Izarraitz taldeko 52 igerilarik parte hartu zuten.

2013 eta 2012 urteetan jaiotako igerilariek eman zioten jardunaldiari hasiera, 100 metro estiloak eta 6x25 metro estiloak errelebo mistoen probekin. Helduagoek, 2011n jaiotako neska-mutilek, 50 edo 100 metro tximeleta eta 200 metro estiloak probei egin behar izan zieten aurre. Igerilari horiek duten adinerako proba zorrotzak izan ziren, baina ausart eta jarrera onarekin zoragarri osatu zituzten biak ala biak. Jardunaldia bukatzeko, 4x50 metro bular estiloko erreleboan aritu ziren kirolariak.

Benjaminen Test-KZL liga bukatu den arren, gogotsu entrenatzen jarraituko dute benjamin mailako igerilariek; izan ere, orain denboraldi bukaeran ospatzen diren hainbat sariketatan parte hartuko dute. 

Bestetik, eskerrak eman nahi dizkiogu boluntario lanetan aritu ziren guraso guztiei, zuek ere Izarraitzen parte zaretelako, eta batez ere, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeelako etxeko igeri jardunaldiak antolatzea.