Igeriketa egokituko txapelketa Legazpin

Igande honetan, martxoak 13, izarraitzeko Jurdan Arakistain eta Lander Uriak igeriketa egokituko txapelketa jokatuko dute Legazpiko Bikuña kiroldegian.

Igande honetan, martxoak 13, izarraitzeko Jurdan Arakistain eta Lander Uriak igeriketa egokituko txapelketa jokatuko dute Legazpiko Bikuña kiroldegian.

Denbora asko daramate inongo lehiaketetan lehiatu gabe eta horregatik izugarrizko gogoekin daude txapelketa honetan parte hartzeko.

Jurdan Arakistainek 50 metro libre eta 100 metro libre probatan parte hartuko du, Lander Uriak berriz,  100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta probak burutuko ditu.

Igerilekuko sarreran goizeko 9:15etan elkartuko gara, 9:30etan beroketa txiki bat egiteko eta 10:00tan txapelketari hasiera emateko.

Zorte on eta egurre bikote!!