Zapatuan benjaminen eta KZLko hirugarren jardunaldia jokatuko dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko mar. 9a, 20:50

Izarraitz igeri elkarteko gaztetxoenek ligako beste jardunaldi batez gozatzeko aukera izango dute zapatuan. Oraingo honetan, Azkoitiko igerilekuan lehiatuko dira.

Izarraitz igeri elkarteko gaztetxoenek ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean, martxoak 12, Azkoitiko igerilekuan. Jardunaldia 16:00retan hasiko da, baina aldez aurretik, 15:00retan, beroketa lanak egingo dituzte. Horregatik, 14:45ean geldituko dira,

Azkoitiko igerilekuko sarreran. Izarraitzeko 45 igerilarik izena eman dute izena han parte hartzeko. 2013. eta 2012. urteetan jaiotakoak 50 metro bular edo 100 metro bular proban eta 6×25 tximeletako errelebo mistoetan lehiatuko dira. Maila horretako nagusienek, 2011n jaiotakoek, aldiz, 50 metro libre, 100 metro bular edo 200 metro bular eta 4×50 tximeletako erreleboa egingo dute.

Animo, eta zapatuan kirol honetaz gozatzera eta ikastera!