Alebinen ligako bosgarren jardunaldia izango da bihar Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko mar. 3a, 21:37

Beroketak arratsaldeko 15:00etan izango dira, eta 16:00etan hasiko da jardunaldia Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko bost igerilarik parte hartuko dute jardunaldian: Jokin Artetxe, Aratz Odriozola, Iker Esteban, Mikel Ezama eta Aroa Azkune.

Alebinen ligako bosgarren jardunaldia Azpeitiko igerilekuan izango da bihar, zapatua. Beraz, maila horretako igerilariak etxean lehiatuko dira. Ez da erreza izango lehia, baina ziur gaude lan ona egingo dutela. Izarraitz igeri elkarteko honako igerilari hauek parte hartuko dute: 

  • Jokin Artetxe: 1.500 metro libre eta 200 metro bular.
  • Aratz Odriozola: 100 metro libre eta 200 metro bular.
  • Iker Esteban: 100 metro libre eta 200 metro bular.
  • Mikel Ezama: 100 metro libre eta 200 metro bular.
  • Aroa Azkune: 200 metro tximeleta eta 200 metro bizkar.

Bakarkako probetan ez ezik, lau mutilek errelebo proban aritzeko aukera ere izango dute; 4x100 metro estilo proban, hain zuzen ere. Beroketak arratsaldeko 15:00etan izango dira, eta 16:00etan hasiko da jardunaldia.