Aroa Azkune. (Izarraitz igeri elkartea)

Izarraitz igeri elkartekook Aroa Azkune igerilaria zoriondu nahi dugu joan den asteburuan egin duen lanagatik.

Esan genuen bezala, aurreko asteburuan Aroa Malagara joan zen, euskal selekzioarekin alebin mailako Espainiako txapelketan parte hartzera.

Ilusioz eta urduritasunez beteta abiatu zen, baina horrek ez dio eragotzi lan paregabea egitea.

Banakako bi probatan aritu da eta bietan bere marka onena lortu du. Ostiral arratsaldean, 200 metro bular proban 3:12:53 egin eta hamazazpigarren postuan bukatu zuen; eta zapatu goizean, berriz, 1:28:51 denborarekin hamalaugarren postuan geratu zen 100 metro bularren.

Errelebo probarik ez du egin azkenean, eta horrek pena eman dio, baina ziur gaude esperientzia honekin izandako gauza onek eta txarrek balio izango diotela etorriko diren lehiaketetarako.

Benetan zorionak egin duzun lanagatik, Aroa, pozik egotekoa da eta!