Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Euskal Herriko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko ots. 22a, 09:04
Izarraitzeko igerilariak Tolosa. (Izarraitz igeri elkartea)

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen asteburukoa, eta emaitza onak lortu zituzten Azpeitiko igerilariek. Besteak beste, urrezko domina bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bi eskuratu zituzten.

Joan zen zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Neguko Igeriketa Txapelketa jokatu zuten infantil mailako kirolariek. Hain zuzen ere, Euskal Herriko igerilari onenak Tolosako Usabal igerilekuan lehiatu ziren bi egunetan.

Izarraitz igeri elkarteko Julen Artetxe, Maiana Uria, Nora Eizagirre, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Ane Azkue eta Noa Garate aritu ziren lehian. Igandean, baina, Azkue baja izan zen, gaixorik zela eta.

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen asteburukoa, eta emaitza onak lortu zituzten Azpeitiko igerilariek. Besteak beste, urrezko domina bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bi eskuratu zituzten.

Honako hauek dira Izarraitzeko igerilariek egindako lorpenak:

  • 26 marka pertsonal.
  • Mirari Goenagak Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora lortu zuen 200 metro estilo proban, eta 400 estilo eta 200 tximeleta probetan, berriz, gutxieneko denboratik oso gertu geratu zen.
  • Urrezko domina bat (Mirari Goenegak), zilarrezko hiru domina (Mirari Goenagak bi eta Anne Sagarmendik bat) eta brontzezko bi domina (Anne Sagarmendik) lortu zituzten.