Alebinen ligako laugarren jardunaldia zapatuan, Azkoitian

Izarraitzeko hainbat igerilari. (Izarraitz)

400 metro libre eta 100 metro bizkar probetan ariko dira lehian Aroa Azkune, Jokin Artetxe, Mikel Ezama eta Iker Esteban. Txapelketako jardunaldia 16:00etan hasiko da.

Zapatu honetan, otsailak 12, dataz atzeratutako alebinen ligako laugarren jardunaldia izango da Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan, eta han parte hartuko dute Izarraitzeko hainbat igerilarik. 400 metro libre eta 100 metro bizkar probetan ariko dira lehian Aroa Azkune, Jokin Artetxe, Mikel Ezama eta Iker Esteban.

Beroketak arratsaldeko 15:00etan hasiko dituzte, eta beraz, Azkoitiko igerilekuaren sarreran elkartuko dira 14:50ean. Txapelketa, berriz, 16:00etan hasiko da.

Zorte on, eta aupa Izarraitz!