Kimu mailakoen Teknifikazio Saria, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko urt. 31a, 15:30

Kimu mailakoen Teknifikazio Saria jokatu zen atzo Azpeitiko igerilekuan. Pandemia tarteko, hilabeteak generamatzan horrelako txapelketarik antolatu gabe, eta esperientzia handia izan arren, zalantzak ere bagenituen.

Azkenean, pena batekin geratu gara: batez ere pandemiaren erruz (aforoa), igerilekuko harmailetan sartu ezin izan diren gurasoak. Bihotz-bihotzez eskatzen dizuegu barkamena.

Nekatuta baina harro amaitu dugu egindako lanarekin.

Mila esker Azpeitiko igerilekura gerturatu zineten guztioi!

Gora igeriketa!