Espainiako Absolutuen LXV. Neguko Txapelketan ariko da Maier Lizarzaburu

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko aza. 24a, 08:00
Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu. (Izarraitz igeri elkartea)

Ostegunetik zapatura bitartean izango da txapelketa Palman. 623 igerilarik parte hartuko dute, eta Lizarzaburu 200 metro bizkar proban ariko da. Uxue Etxeberriak ere bazuen txapelketarako txartela, baina pandemia tarteko, ez da han izango.

Datorren asteburuan, azaroaren 25etik 28ra bitartean, Espainiako Absolutuen LXV. Neguko Txapelketa (25 metroko igerilekuan) jokatuko da Palman (Mallorca, Herrialde Katalanak). Izarraitz igeri elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita izango dute Mallorcakoa.

623 igerilarik parte hartuko dute lehian, eta bertan izango da gure taldeko Maier Lizarzaburu, eta Isaac Pousada izango da haren entrenatzaile lanetan. Lizarzaburuk 200 metro bizkar proban parte hartuko du.

Uxue Etxeberriak ere lortuta zituen lehian parte hartzeko gutxieneko denborak, baina pandemiagatik, etxean geratuko da oraingoan.