Bihar hasiko da 2021-2022 ikasturteko eskola kirola

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2021ko urr. 15a, 12:20

LH3ko eta LH4ko Ikasleen Igeri Topaketak izango dira bihar, zapatua, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak prestatutako egutegiari jarraituta. Ikastetxe bakoitzak bere ordua izango du.

Bihar, zapatua, LH3ko eta LH4ko Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak prestatutako egutegiari jarraituta. 2020ko otsailaren 29an egin ziren azkeneko aldiz igeri topaketa hauek. Biharkoa, LH3ko eta LH4ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko igerilekuan.

Egitaraua honako hau da:

Eguna: urriaren 16a (larunbata).

Igerilekua: 6 kalekoa.

Ordutegia: LH 3. eta 4. mailako ikasleak (burbuilaka).

  • 09:00etan, Ikasberri ikastola. (igerilekuko atea 08:45ean irekiko da…).
  • 10:00etan, Karmelo Etxegarai ikastola.
  • 11:00etan: Karmelo Etxegarai ikastola.
  • 12:00etan: Iraurgi ikastetxea.

Aldagelak: arropa aldageletan kendu, norbere motxilan sartu eta igerileku barrura eramango du ikasle bakoitzak. Barruan, ikastetxeka antolatuta egongo den guneetan jarriko dituzte motxilak.

Ikasle kopurua: kale bakoitzean, 10-13 ikasleko/ratioa/orduko.

Animo eta ez ahaztu uretako betaurrekoak eta uretako txanoa!