Salgai dira 2019-2020 denboraldiko zozketarako boletoak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2020ko uzt. 14a, 15:56

Aurten aldaketak izango dira koronabirusak sortutako pandemia tarteko. Alde batetik, errifa-sortek 50 boleto izango dituzte; eta bestetik, saria desberdina izango da. 

Urtero legez, aurten ere prestatu du Izarraitz igeri elkarteak urteroko zozketa, baina aurtengoan aldaketak izan ditu COVID-19ak eragindako pandemia dela eta.

Alde batetik, errifa-sortek 50 boleto izango dituzte; eta bestetik, saria desberdina izango da. Hain zuzen ere, Bertan Azpeitiko merkatari elkartearen laguntzarekin, elkarteko dendetan gastatzeko mila euroko bonua izango da aurtengo saria.

Izarraitz igeri elkarteak esker ona adierazi nahi dio Bertani, erakutsitako eskuzabaltasunagatik.