Iñigo Astigarragak irabazi du Ilunperen zozketako saria

Ilunpeko Iker Arakistain eta zozketaren irabazle Iñigo Astigarraga, Izarraitz pilotalekuan. (Ilunpe pilota elkartea)

Apirilaren 27an egin zuen Ilunpe pilota elkarteak zozketa, eta 19.316 izan zen zenbaki sariduna.

Apirilaren 27an egin zuen Ilunpe pilota elkarteak zozketa, Sanagustin kulturgunean. Saritutako zenbakia 19.316 izan zen. Saritutako zenbakidun txartelaren jabea Iñigo Astigarraga izan da, eta Ilunpe pilota elkarteko Iker Arakistainen eskutik jaso du saria. Ilunperen zozketaren saria honakoa izan da: Eskuz Banakako Txapelketa Nagusiaren finalerako kantxako lau sarrera, lau pertsonentzako bazkaria Loiola hotelean eta 1.200 euro.