Ostiralean eta zapatuan pilota partidak jokatuko dituzte Betharrametan, Frontoi Txikian eta Izarraitzen

Pilota.

Eskuz binakako eta Udaberri Sariko bederatzi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek.

Ostiralean eta zapatuan bederatzi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek, Betharrametan, Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, Udaberri Sariko binakako bost pilota partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Pagazpe 1 (kadeteak lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Tolosa (jubenilen bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Aretxabaleta (neskak lehen maila).
  • Ilunpe vs Eibar 2 (kadeteak bigarren maila).
  • Eple 2 vs Ilunpe 1 (neskak lehen maila).

Zapatuan, 12:30etik aurrera, gizonezko kadeteen partida izango da Betharrametako pilotalekuan:

  • Ilunpe E vs Lagun Artea.

Zapatuan, 16:00etatik aurrera, eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 2 vs Behar Zana 1 (kimuen bigarren urtekoak lehen maila).
  • Ilunpe 3 vs Lapke 2 (infantilak bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Segura 3 (infantilak bigarren maila).