Gaur, bihar eta igandean, Ilunpekoen hainbat pilota partida izango dira Izarraitz pilotalekuan

Izarraitz pilotalekua.

Eskuz Binakako Txapelketako nahiz Udaberri Sariko partidak jokatuko dituzte pilotari gazteek. Guztira, zazpi partida izango dira.

Gaur, bihar eta igandean zazpi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. Guztiak Izarraitz pilotalekuan izango dira.

Gaur, osteguna, 20:15etik aurrera, Udaberri Sariko binakako bi pilota partida jokatuko dituzte:

  • Ilunpe 1 vs Soraluze (jubenilak bigarren maila).
  • Ilunpe vs Lapke (neskak lehen maila).

Bihar, ostirala, 18:15etik aurrera, eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte:

  • Ilunpe 1 vs Aretxabaleta 2 (kimuen bigarren urtea, bigarren maila).
  • Ilunpe 1 vs Behar Zana 1 (infantilen lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Behar Zana 4 (infantilen lehen maila).

Igandean, 11:00etatik aurrera, eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte:

  • Ilunpe E vs Oiarpe (gizonezko gazteak).
  • Ilunpe vs Oiarpe (22 urtez azpiko gizonezkoak).