Binakako Errendimendu Txapelketako eta Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partidak gaur, bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko mai. 12a, 09:36

Gaur, lau eta erdiko lehiako bi partida izango dira, 20:00etan, Izarraitzen. Bihar, berriz, binakako errendimendu lehiako bost, 18:00etan, Frontoi Txikian. Zapatuan errendimendu txapelketako partida bat eta lau eta erdiko bi izango dira Izarraitzen.

Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako eta Binakako Errendimendu Txapelketako hainbat partida izango dira gaur, bihar eta etzi herrian. Gaur, esaterako, lau eta erdiko lehiako bi norgehiagoka izango dira, 20:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Bihar, berriz, binakako errendimendu lehiako bost partida jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Frontoi Txikian. Zapatuan ere izango dira norgehiagokak: 16:00etan, errendimendu txapelketako partida bat eta lau eta erdiko bi izango dira Izarraitzen.