Gaur, bihar eta etzi gaztetxoen pilota partidak izango dira herrian

Gaur bi partida ikusi ahal izango dira, 20:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Bihar, berriz, 18:30etik aurrera, hiru norgehiagoka jokatuko dituzte. Zapatuan, berriz, bakarra, 12:00etan.

Hainbat pilota partida izango dira gaur, bihar eta etzi Azpeitiko pilotalekuetan. Izan ere, gaur, osteguna, 20:00etan hasita, Ilunpeko Azkuek Lapke taldeko Iturbe izango du aurrez aurre, eta nagusietan, Ilunpeko Elosegik eta Legazpiko Ibargurenek neurtuko dituzte indarrak. Bi partidak Izarraitz pilotalekuan izango dira.

Bihar, ostirala, berriz, hiru norgehiagoka izango dira Izarraitzen, 18:30etik aurrera. Aurreneko partida Ilunpeko Astigarragak eta Lapkeko Harreguyk jokatuko dute; bigarrenean, Ilunpeko Xabat Azpiazu eta Aloña Mendiko Madinagoitia izango dira aurrez aurre; eta hirugarrenean, Ilunpeko Lizasok eta Azkoitiko Galarzak neurtuko dituzte indarrak. 

Zapatuan, berriz, kadeteen lehen mailako lau eta erdiko norgehiagoka bat izango da Izarraitzen.