Pilota partidak izango dira ostiralean eta zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko mar. 30a, 13:48

Udaberri Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako partidak izango dira bi egun horietan. Ostiralean Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian izango dira, 18:00etan eta 18:15ean, hurrenez hurren. Zapatukoak, berriz, 16:00etan hasita, Izarraitzen.

Ostiral eta zapatu honetan ere Udaberri Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako pilota partidak izango dira Azpeitian.

Ostiraleko neurketak Udaberri Txapelketakoak izango dira, eta 18:00etan hasita jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan; guztira, lau eta erdiko sei partida izango dira. Era berean, 18:15ean hasita, Errendimendu Txapelketako sei neurketa izango dira Frontoi Txikian.

Zapatuan, berriz, bi txapelketetako norgehiagoka bana izango dira 16:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan.