Udaberri eta Errendimendu txapelketetako partidak, gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko mar. 4a, 08:11

Udaberri eta Errendimendu pilota txapelketetako partidak izango dira gaur eta bihar herrian. Gaur, ostirala, 18:30ean hasita, Udaberri Txapelketako hiru neurketa izango dira Izarraitz frontoian, eta ordu berean hasita, Errendimendu Txapelketako beste bost, Frontoi Txikian. Zapatuan, berriz, Errendimendu Txapelketako hiru neurketa jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera.