Errendimendu eta Udaberri txapelketetako neurketak izango dira gaur, bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko ots. 17a, 08:04

Gaur, 19:00etan hasita, bi partida izango dira Frontoi Txikian. Bihar eta etzi, berriz, Izarraitzen izango dira, 19:00etan eta 16:00etan, hurrenez hurren.

Gaur, bihar eta etzi Errendimendu Txapelketako eta Udaberriko Txapelketako hainbat neurketa izango dira herrian. Gaur, 19:00etan, lehen mailako infantilen bi partida izango dira, Frontoi Txikian.

Ostiralean, berriz, Errendimendu Txapelketako alebinen lehen mailako partida bat eta Udaberri Txapelketako seniorren lehen mailako beste bat jokatuko dituzte, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Zapatuan ere izango dira norgehiagokak Izarraitzen: Errendimendu Txapelketako alebinen bigarren mailako bi neurketa eta infantilen lehen mailako beste bi izango dira, baita Udaberriko Txapelketako kadeteen bigarren mailako eta lehen mailako beste bana ere.