Bihar pilota partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko ots. 10a, 08:00

Bihar, ostirala, hainbat pilota partida izango dira Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian. Hain zuzen ere, Udaberri Txapelketako lau partida izango dira Izarraitzen, 18:00etan hasita: kadeteen bigarren mailako bat, kadeteen lehen mailako beste bat, eta jubenilen lehen mailako bi.

Frontoi Txikiko norgehiagokak, berriz, 18:30etik aurrera izango dira. Errendimendu Txapelketako lehiak izango dira guztaiak: infantilen bigarren mailako pilotariek hiru neurketa jokatuko dituzte, eta infantilen lehen mailakoek, bat.