Lau pilota partida izango dira bihar arratsaldean Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko ots. 3a, 08:14

Errendimendu Txapelketako, Udaberri Txapelketako eta Euskal Ligako lau partida ikusteko aukera izango da bihar, 18:15ean hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Errendimendu Txapelketako, Udaberri Txapelketako eta Euskal Ligako lau partida ikusteko aukera izango da bihar, ostirala, 18:15ean hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Lehen bi partidak, Errendimendu Txapelketakoak, infantil mailako pilotariek jokatuko dituzte. Ondoren, Udaberri Txapelketako norgehiagoka jokatuko dute kadeteek, eta azken partida, berriz, Euskal Ligakoa izango da eta kadete mailako kirolariek neurtuko dituzte indarrak.