Udaberri Txapelketako pilota partidak izango dira gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko urt. 28a, 10:41

Gaur 18:30ean hasita bi norgehiagoka jokatuko dituzte kadeteek, eta bihar beste bi, 16:00etan hasita. Izarraitz pilotalekuan izango dira neurketak.

Gaur eta bihar Udaberri Txapelketako pilota partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan. Gaur, ostirala, bi norgehiagoka jokatuko dituzte kadeteen bigarren mailako kirolariek, 18:30ean hasita. Bihar, berriz, 16:00etan hasiko beste bi neurketa jokatuko dituzte kadeteen lehen mailako pilotariek.