Hainbat pilota partida izango dira datozen egunetan herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko abe. 2a, 12:46

Kluben Pilota Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako hainbat partida izango dira ostiraletik igandera bitartean Azpeitian.

Honako hau da bihar, ostirala, 18:30etik aurrera Frontoi Txikian jokatuko dituzten partiden zerrenda:

  • Bigarren urteko alebinak: Ansola (Ilunpe) eta Urrestilla (Ilunpe).
  • Bigarren mailako infantilak: Bidezabal (Ilunpe) eta Munduate (Lakpe).
  • Lehen mailako infantilak: Revuelta (Ilunpe) eta Beitia (Aretxabaleta).
  • Lehen mailako infantilak: Aranguren (Ilunpe) eta Iturralde (Ilunpe).

Dena den, bihar, ostirala, beste partida batzuk ere izango dira Izarraitz pilotalekuan, 18:15ean hasita:

  • Nagusien lehen maila: Egiguren (Ilunpe) eta Amiano I. (Tolosa).
  • Nagusien lehen maila: Elosegi (Ilunpe) eta Amiano U. (Tolosa).
  • Jubenilen lehen maila: Labaka (Ilunpe) eta Jara (Hernani).
  • Jubenilen lehen maila: Odriozola (Ilunpe) eta Sorondo (Alde Zaharra).
  • Kadeteen bigarren maila: Azpiazu (Ilunpe) eta Castro (Tolosa).

Zapatuan, berriz, 16:00etatik aurrera jokatuko dituzte norgehiagokak Izarraitz pilotalekuan. Honako partida hauek izango dira:

  • Bigarren urteko alebinak: Beristain (Ilunpe) eta Manterola (Alde Zaharra).
  • Bigarren urteko alebinak: Arriaran (Ilunpe) eta Castillo (Eple).
  • Bigarren urteko alebinak: Aranguren (Ilunpe) eta Azkue (Aloña Mendi).