Asteburuan Izarraitzen jokatuko dituzte Kluben arteko Gipuzkoako Pilota Txapelketako zenbait partida

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko ira. 29a, 16:39

Ostiralean eta zapatuan izango dira partidak. Ostiralekoak 19:00etan hasiko dira eta larunbatekoak, 16:00etan.

Kluben arteko Gipuzkoako Pilota Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan Izarraitzen; hain zuzen ere, ostiralean eta larunbatean.

Honako hauek dira ostiralean 19:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzten partidak: 

  • Kadeteen bigarren mailan:
    Ilunpe 3-Bergara
  • Kadeteen lehenengo mailan:
    Ilunpe 2-Zumaia

Honako hauek dira larunbatean 16:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzten partidak: 

  • Seniorren lehenengo mailan:
    lunpe-Hernani