Kluben arteko Gipuzkoako Pilota Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan Izarraitzen

Ostiralean eta zapatuan izango dira partidak. Ostiralekoak 19:00etan hasiko dira eta larunbatekoak, 16:00etan.

Kluben arteko Gipuzkoako Pilota Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan Izarraitzen; hain zuzen ere, ostiralean eta larunbatean.

Honako hauek dira ostiralean 19:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzten partidak: 

  • Kadeteen bigarren mailan:
    Ilunpe 1-Eple
  • Jubenilen lehenengo mailan:
    Ilunpe 2-Gazteleku
  • Seniorren ohorezko mailan:
    Ilunpe-Eple

Honako hauek dira larunbatean 16:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzten partidak: 

  • Kadeteen lehenengo mailan:
    Ilunpe 1-Intxurre 2