Bihartik aurrera eman ahalko da izena Ilunpe pilota elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko abu. 31a, 10:22

Era berean, zehaztuta daude 2021-2022 denboraldian Ilunpen ariko diren gaztetxoen entrenamendu saioen egunak eta ordutegiak. Klubean izena eman nahi dutenek irailaren 1etik 30era bitartean izango dute horretarako aukera, Luba aholkularitzan. Entrenamenduak irailaren 20an hasiko dira.

Ilunpe pilota elkartea dagoeneko hasi da 2021-2022 denboraldia prestatzen, eta lehen entrenamendu saioen datak ere jarri ditu. Hain zuzen ere, irailaren 20an hasiko dira entrenamenduak, eta honako egun eta ordu hauetan izango dira mailaz mailako saioak:

- Astelehena, 18:00etan: haurrak (2008-2009 urteetan jaiotakoak).
- Asteazkena:

  • 16:00etan, gazteak (2004-2005 urteetan jaiotakoak).
  • 17:00etan, kadeteak (2006-2007 urteetan jaiotakoak).
  • 18:00etan, kimuak (2010-2011 urteetan jaiotakoak).

- Osteguna, 18:00etan: benjaminak (2012-2013 urteetan jaiotakoak).
- Larunbata, 10:00etan: benjaminaurrekoak (2014-2015 urteetan jaiotakoak).

Klubean izena eman nahi duten herritarrek irailaren 1tik 30era bitartean bete beharko dute izen-emate orria Luba aholkularitzan. Aurreko urtean klubeko kide izan zirenek eta denboraldi berrian ere jarraitzeko asmoa dutenek, berriz, ez dute ezer egin beharrik.