Asteburuko futbol partiden emaitzak

Asteburuan gure taldeek jokatutako partiden emaitzak.

Preferenteko mutilek Danenaren aurka partida zaila jokatu zuten zelai konplikatu batean eta 3-2 galdu zuten nahiz eta bi gol ikusgarri sartu. 
 
Erregional mutilek Aretxabaleta UDA Cren kontra 3 eta 2 galdu zuten.
 
Jubenil mutilen A taldeak 4 eta 1 galdu zuen Antzuolaren kontra. B taldekoek hutsean berdindu zuten Eibartarraken kontrako partiduan.
 
Kadete mutilen A taldeak Anaitasuna Bren aurka 0-0 egin zuen. B taldekoek 1 eta 2 galdu zuten Bergara Cren kontra.
 
Infantil mutilek 0 eta 5 galdu zuten Arrasate Bren kontra.
 
#AupaIkas