Asteburuko partidak

Asteburu honetan partida gutxi izango ditugu zubia dela eta. Hala ere, gure talde batzuk jokatuko dute eta hauek izango dira ordutegiak.

Erregional mutilek larunbatean 12:00etan Idiazabalen jokatuko dute.
 
Jubenil B taldeak derbia izango du Lagun Onak B taldearen kontra, larunbatean 15:30etan Garmendipen.
 
Kadete mutilen B taldeak etxean jokatuko du larunbatean 15:30etan Urki Bren kontra goiko futbol zelaian. 
 
Preferenteko taldeak, Jubenil A, Kadete A eta infantil mutilen taldeak, berriz, atsedena izango dute aste honetan.
 
#AupaIkas