Asteburuko partidak

Asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak hauek dira:

Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute larunbat arratsaldean 15:30etan Antzuolaren kontra.
 
Erregional mutilek aste honetan Lazkaoren kontra jokatuko dute Arizti Handin larunbatean 17:30etan.
 
Jubenil mutilen A taldeak igande arratsaldean Orioko Bren aurka jokatuko du 17:30etan Garmendipen. B taldekoek, berriz, Zarautz Cren kontra larunbatean 15:30etan Asti Txikin.
 
Kadete A taldekoek ere Orioko B izango dute kontrario igandean 11:30etan Mendibeltzen. B taldekoek, etxean Aretxabaleta UDA C hartuko dute larunbatean 12:00etan.
 
Infantil mutilek ere etxean jokatuko dute, hauek Zestoaren aurka larunbatean 10:00etan Garmendipeko goiko zelaian.
 
Animatu gure taldeak ikustera! #AupaIkas