Asteburuko emaitzak

Asteburu honetan jokatutako partiden emaitzak honakoak dira:

Preferenteko mutilak denboraldi ederra ari dira egiten eta aste honetan ere irabaztea lortu dute. Elgoibarren aurka jokatu zuten eta 2-3 amaitu zen partida. Jarraitu horrela mutilak!
 
Erregional mutilek etxean Urola Bren aurka jokatutako partidan binako berdinketa lortu zuten. 
 
Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurkako derbia jokatu zuten larunbatean eta B taldekoek 2-1 irabazi zieten A taldekoei.
 
Kadete mutilen A taldeak 0-2 galdu zuen Amaikak Bat Bren kontra. B taldekoek, Azkoitian jokatu zuten Anaitasuna Bren kontra eta etxekoek 6-0 irabazi zuten.
 
Infantil mutilek Zumaiakoren kontra jokatutako partidan 7-1 galdu zuten.
 
#AupaIkas