Asteburuko futbol partidak

Asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira honakoak:

Preferenteko mutilek Elgoibarren jokatuko dute larunbat arratsaldean. Azken neurketak ederki joan zaizkie eta ea horrela jarraitzen duten.
 
Erregional mailakoek etxean jokatuko dute igandean, 16:30ean, Urola Bren kontra. Aupa mutilak!
 
Jubenil mutilen bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute, beraz, derbia izango dute. Larunbatean da partida, 12:30ean, Garmendipen. Zorte on, bi taldeei!
 
Kadete A taldeak ere etxean, Garmendipen, jokatuko du larunbat goizean, 09:00etan, Amaikak Bat Bren kontra. B taldekoek, berriz, Anaitasuna izango dute aurkari larunbatean, 16:00etan San Juan futbol zelaian.
 
Infantil mutilek Zumaiako Bren kontra jokatuko dute larunbat goizean, 09:30ean Aita Mari zelaian.
 
Aste honetan ere partida asko izango ditugu Garmendipen, eta azaldu gure taldeak animatzera. #AupaIkas