Asteburuko partiden emaitzak

Asteburu honetan ere hainbat partida izan ditugu eta hona hemen emaitzak.
 

Preferenteko mutilak indartsu ditugu eta beste aste batez garaipena lortu zuten Tolosaren aurka 3-1 irabazi ondoren.
 
Erregional mutilek Alegian jokatutako partida 4-0 galdu zuten Intxurreren kontra.
 
Jubenilen kasuan, A taldekoek derbia izan zuten Lagun Onak Bren kontra zelai naturalean eta etxekoek 3-1 irabazi zuten. B taldekoek, Usurbilen kontra jokatu zuten eta 5-0 galdu zuten.
 
Kadete mutilen A taldeak Burumendi Bren aurka 2-0 galdu zuen Mutrikun. B taldekoek etxean ezin izan zuten irabazi Arrasate Bren aurka, azkenean emaitza 0-7koa izan zen.
 
Infantil mutilek ere ez zuten denboraldiko partidarik onena egin eta zarauztarrak gehiago izan ziren 0-10 irabaziz.
 
#AupaIkas