Asteburuko futbol partidak

Azaroan sartu gara eta asteburuan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak hauek dira.

Preferenteko mutilek larunbat eguerdian etxean jokatuko dute Tolosaren kontra. Bolada onari eusteko asmotan aterako dira hiru puntuen bila.

Erregional mutilek Alegian jokatuko dute larunbatean Intxurreren kontra. Animo mutilak!

Jubenil mutilen A taldeak derbia jokatuko du Lagun Onak B-ren kontra naturalean, 11:00etan. Ea partida ederra eskaintzen duten.

Jubenilen B taldekoek Usurbil A izango dute aurkari larunbat eguerdian Harane futbol zelaian.

Kadete A-koek Mutrikun jokatuko dute Burumendi B-ren kontra larunbat goizean.

Kadete B-ko mutilek igandean 16:00etan etxean jokatuko dute Arrasate B-ren kontra.

Infantil mutilek ere etxean jokatuko dute larunbatean, 17:30ean, Zarautz A-ren kontra.

#AupaIkas