Asteburuko partiden emaitzak

Urriaren azken asteburuan gure taldeek jokatutako partidetan lortutako emaitzak honako hauek dira:
 

Preferenteko mutilek ostiralean Getariako Ketaren kontra jokatu zuten, eta 0-4 irabazi zuten.

Erregional mutilek puntu ederra lortu zuten Ostadar Bren kontra bana egin ondoren. Ea datozen partidak ere horrela joaten diren.

Jubenil mutilen A taldeak 0-6 galdu zuen Usurbil Aren kontra. B taldekoek ere ez zuten irabazterik izan; Texas Lasartearra taldeak 1-3 irabazi zien.

Kadete mutilen A taldeak 2-0 irabazi zion Zarautz Cri, eta B taldekoek atsedena izan zuten.

Infantil mutilek 4-1 galdu zuten Lagun Onaken aurkako derbian.

#AupaIkas