Asteburuko partidak

Urria amaitzeko gure taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegiak hauek dira. Gainera, aste honetan Garmendipen partida ugari izango ditugu, beraz, zatozte ikustera!

Preferentekoek ostiralean jokatuko dute Orioren kontra Mendibeltz futbol zelaian 21:00etan. Asteburuari hasiera on bat emateko zer hobe punturen bat edo beste batzea. Animo mutilak!

 
Erregionalek larunbatean 15:30etan Ostadar Bren kontra jokatuko dute etxean.
 
Jubenil mutilen bi taldeek ere Garmendipen jokatuko dute. A taldeak larunbatean 17:30etan Usurbil Aren kontra. B taldekoek, igandean 17:30etan Texas Lasartearraren kontra. 
 
Kadete mutilen A taldeak Zarautz Cren kontra larunbatean 11:15ean jokatuko du Garmendipen. B taldekoek atsedena izango dute asteburu honetan.
 
Infantil mutilek Lagun Onak Cren aurkako derbia izango du igandean 11:00etan Garmendipen.
 
Animatu asteburuan Garmendipera! #AupaIkas!