Asteburuko partiden emaitzak

Asteburu honetan gure taldeek jokatutako partiden emaitzak dira honako hauek.

Preferenteko mutilek atzo jokatu zuten partida. Neurketa ona egin zuten, eta golak sartzeko aukerak izan bazituzten ere, azkenean puntuak banatu egin zituzten; izan ere, berdindu egin zuen taldeak Ordiziaren aurka.

Erregional mutilek Urnietaren aurka partida gogor eta zaila izan zuten, eta etxekoak 5-1 irabazi zuten. Jubeniletan, A taldeak atsedena izan zuen, eta B taldekoek Oriokoren kontra ezin izan zuten irabazi. Oriotarrak gehiago izan ziren; 4-1 bukatu zen norgehiagoka.

Kadete mutilen A taldeak Elgoibarren kontrako partida irabaztea lortu zuten, 0-3. B taldekoek, berriz, Urolaren kontra etxean jokatutako partida 2-3 galdu zuten. 

Infantilek, Anaitasunaren kontra jokatu zuten denboraldiko bigarren neurketa, eta 1-2 galdu zuten.

Datorren asteburuan talde batzuek zubia dutela-eta ostiralean hasita jokatuko dituzte partidak Ikasberrikoek.

#AupaIkas