Asteburuko futbol partidak

Urriaren 22an eta 23an gure mutilek jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira honako hauek.

Preferenteko mutilek igandean etxean jokatuko dute liderraren aurka. Ordizia izango dute aurkari igandean. 17:30ean, Garmendipen. 
 
Erregionalek, berriz, Urnietaren kontra jokatuko dute larunbatean, 16:00etan, Urnietan bertan.
 
Jubenilen kasuan, A taldeak atsedena izango du, eta B taldekoek Orioko Bren kontra jokatuko dute igandean, 18:00etan, Mendibeltzen.
 
Kadete A taldeak Elgoibar Bren kontra jokatuko du Mintxetan, larunbatean, 09:30ean. Bkoek, berriz, etxean jokatuko dute Urola Cren aurka, larunbatean, 16:00etan.
 
Infantil mutilek ere larunbatean jokatuko dute Garmendipen, Anaitasunaren kontra, 12:00etan.
 
Asteburu honetan ere partida asko izango ditugu Garmendipen, eta gure taldeak animatzera etortzeko deia egiten dizue. #AupaIkas