Asteburuko partiden emaitzak

Aste honetan gure taldeek jokatu dituzten partidetan lortutako emaitzak dira honako hauek.

Preferenteko mutilek atzo, igandea, Villabonan jokatu zuten, eta garaipen bikaina lortu zuten etxeko taldeari 0 eta 4 irabazi ondoren. Ea egoerari heldu eta datorren partidetan ere horrela jokatuz puntuak batzeko aukera duten.

Erregional mutilek etxean jokatu zuten Idiazabalen kontra, eta 0 eta 2 galdu zuten.

Jubenil mutilen A taldeak gutxi falta izan zuen Texas Lasarteko taldearen aurka puntu bat eskuratzeko, baina azkenean, etxekoak 3 eta 2 nagusitu ziren. B taldekoek, berriz, Lagun Onak Bren kontra jokatu zuten derbia, eta Lagunekoek irabazi zuten partida 0 eta 7.

Kadete mutilen A taldeak etxean jokatu zuen Zumaiako Bren kontrako neurketa, eta partida polita egin bazuten ere, Zumaiako taldeak 3 eta 2 irabazi zuen. B taldekoek, aldiz, Urkiren kontra jokatu zuten Eibarren; etxekoek 6 eta 0 irabazi zuten. 

Infantilek ederki hasi dute denboraldia, Urola B taldeari 0 eta 1 irabazita. 

#AupaIkas