Asteburuko partiden ordutegiak

Asteburu hau ere futbol partidez beteta datorkigu, eta gure talde guztiek jokatuko dituzte norgehiagokak.

Preferenteko mutilek Billabonaren kontra jokatuko dute igande arratsaldean, 16:30ean. Ea azken partidetako bolada txarra igandean amaitu eta hiru puntuak eskuratzen dituzten.

Erregionalek etxean jokatuko dute igande arratsaldean, 15:30ean, Idiazabalen kontra.

Jubenil mutilen A taldeak Lasarte-Orian jokatuko du Texaxen kontra larunbat goizean. B taldeak, berriz, etxean derbia izango du Lagun Onak Bren kontra, larunbatean 11:15ean.

Kadete A taldeak Zumaiako B hartuko du larunbatean 9:30ean, etxean. Aldiz, B taldekoek Unben jokatuko dute larunbat arratsaldean, Urki Bren aurka.

Azkenik, infantilek aste honetan ekingo diote denboraldiari eta lehenengo partida Zumarragan jokatuko dute, larunbatean 10:00etan, Urolaren kontra.

Animatu gure mutilak ikustera Garmendipera.

#AupaIkas