Ikasberriren asteburuko futbol partidak

Asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegiak dira honako hauek.
 

Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute larunbat arratsaldean, Danenaren kontra. Orain dela bi aste bezala, ea etxean irabaztea lortzen duten.
 
Erregionalek, berriz, Lasarten jokatuko dute Texasen kontra, zapatuan, 15:30ean hasita.
 
Jubenil mutilen A taldeak igande arratsaldean (17:30) Zarautz Cren kontra jokatuko du Garmendipen. B taldeak, berriz, atsedena izango du aste honetan.
 
Kadete A taldeak Zarautz Dren kontra jokatuko du igande goizean, Asti Txikin. B taldekoek, bestalde, Soraluze hartuko dute Garmendipen, larunbat eguerdian.
 
#AupaIkas