25. urteurreneko ekitaldia egingo du Ikasberri kirol elkarteak larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko mai. 31a, 09:01
Ikasberri kirol elkarteko kideak, 2019an.
Larunbatean egingo du Ikasberri kirol elkarteak klubaren eguna, baita 25. urteurreneko ekitaldi nagusia ere.
Lehen ibilitako jokalari beteranoek hitzordu garrantzitsua dute larunbat eguerdian Garmendipeko zelai naturalean; 12:00etan hasiko da neurketa.
 
Partida amaitutakoan, mokadua izango da, eta argazki erraldoia aterako dute urteurrenerako atera dituzten kamisetekin. Beraz, urte hauetan guztietan Ikasberrin ibili diren guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi horretara.

Ondoren, aurten ibilitako jokalariak, goizean partida jokatuko dutenak, Ikasberriren sorreran egon zirenak eta beste hainbat kide gehiagok bazkaria izango dugu Kiruri jatetxean, 15:00etan.
 
Kamisetak banatzen hasita gaude, eta nahi dituenak eskuragarri ditu kirol elkarteko norbaiti eskatuz edo sare sozialen bidez harremanetan jarrita.  

Gerturatu eta zatozte! 
 
#AupaIkas