Asteburuko futbol partiden emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko mai. 2a, 19:51
Asteburu honetan jokatutako partiden emaitzak.
Preferente mutilek galdu egin zuten Astigarragako Mundarroren kontra. Azken bi jardunaldietan jokatuko dute koparako sailkapena.
 
Erregional mutilek ere galdu egin zuten UDAren kontra 4 eta 1. Hurrengo astean jokatuko dute denboraldiko azken partida etxean. Partida berezia izango da, beraz, gerturatu.
 
Jubenil mutilek 1 eta 2 irabazi zuten Mondragon B taldearen aurka eta koparako sailkatzea lortu dute.
 
Kadete A taldekoek (irudikoak) berdinketa lortu zuten Amaikak Baten aurka bina eginda. Hauek ere kopan aurrera egin dute eta aste honetan jakingo dute aurkaria zein izango den.
 
Kadete B taldeak aste honetan jokatu du denboraldiko azken partida Aloña Mendiren aurka. Kopako fasean ongi moldatu dira eta denboraldi amaiera ona egin dute, aupa mutilak!!
 
Infantil mutilek Zarautz C taldearen aurka jokatu zuten, baina ezin izan zuten partida irabazi. #AupaIkas