25. urteurreneko kamisetak atera ditu Ikasberri KE-k

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko api. 28a, 09:54

Gaur beste berri batekin gatoz. Atzo adierazi genuen moduan, aurten ari gara 25 urte betetzen, eta hori ospatu asmoz, kamisetak atera ditugu urteurren honetarako.

Kirol kamiseta urdinak dira, aurrean logo berria dute, eta atzean guk hainbatetan aipatu duguna eta gure elkarteko baloreekin bat datorren esaldia: "Kirola eginez, hazi, hezi eta gozatu".

Gure elkartearen helburu nagusia, kasu honetan, futbolean gozatzea da, eta inguruan dituzten pertsonekin eta taldekideekin batera haztea eta heztea, emaitzei horrenbeste garrantzi eman beharrean, taldekide guztiek jokatzeko aukera izanda.

Adi egon gure sareei eta joango gara kamiseten inguruko informazio gehiago ematen.

#AupaIkas