Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko mar. 14a, 19:23

Asteburu oparoa izan da orokorrean gure taldeentzat eta honako emaitzak hauek eskuratu dituzte. 

Preferente mutilek 1 eta 3 irabazi zuten etxetik kanpo, Astigarragako Mundarroren aurka.

Erregional mutilek, berriz, denbora askoren ostean, garaipena lortu zuten Donostian, Sportin de Herreraren kontra 0 eta 2 irabazita.

Jubenil mutilak bigarren fase ona egiten ari dira. Aste honetan 2 eta 3 irabazi dute etxetik kanpo, Eibartarrak B taldearen kontra.

Kadete mutilen A taldeak ere fin-fin jarraitzen du. Kopan erabat murgildurik daude, eta aste honetan 5 eta 1 irabazi dute Urola-Urretxu Bren kontra. 

Kadete B taldearen partida bertan behera gelditu zen epailea ez zelako agertu. Beraz, datozen asteetan jokatuko dute Eibartarraken aurkako partida. 

Infantil mutilen taldeak, berriz, 2 eta 6 galdu zuen Zarautz C taldearen kontra.