Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2022ko urt. 6a, 16:36

Urte berri on guztioi! Beste urte batez futbol partidek ez dute etenik izango eta asteburu honetan hasiko dira gure talde guztiak partidak jokatzen.

Preferenteko mutilek Soraluzeren kontra jokatuko dute larunbatean, 17:30ean. Ea urteari hasiera ona ematen dioten Alkortaren mutilek.

Erregional mutilek kopari ekingo diote aste honetan, Herrerako Sportingen kontra. Igande arratsaldean jokatuko dute, 16:30ean, Garmendipen.

Jubenil mutilak ere kopa jokatzen hasiko dira. Antzuola izango dute lehenengo aurkaria larunbatean, 11:00etan, Antzuolan bertan.

Kadete mutilen bi taldeek ere kopari ekingo diote. A taldeak Anaitasunaren kontra jokatuko du larunbatean, 15:30ean, Garmendipen. B taldeak, berriz, Aretxabaleta UDA B taldearen zelaian jokatuko du igandean, 10:30ean.

Infantil mutilek larunbat goizean Anaitasuna B taldearen kontra jokatuko dute Azkoitian.

#AupaIkas