Ikasberri KEren asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko aza. 15a, 17:45

Hona hemen, asteburu honetan gure taldeek jokatutako partiden emaitzak.

Preferenteko mutilek larunbat eguerdian jokatu zuten partida Garmendipen Urkiren aurka eta gureek ezin izan zuten irabazi. Kanpoko taldea gehiago izan zen eta partida 0-3 amaitu zen.

Erregional mutilek ere ez zuten lortu partida irabaztea. Elgoibarren jokatu zuten eta etxekoak nagusitu ziren 7-1.

Jubenil mutilek atzo, igandea, jokatu zuten Oriokoren aurkako partida, Orion. Etxeko taldeak irabazi zuen partida 5 eta 1.

Kadete A taldeko mutilek derbia izan zuten Garmendipen Lagun Onaken kontra. Partida bereziak izan ohi dira Lagun Onak eta Ikasberriren artekoak, eta banakoarekin eta puntu banaketarekin amaitu zen bi taldeen arteko lehia.

Kadete B taldeko mutilek, gutxigatik, baina ezin izan zuten partida berdintzerik izan. 1-2 amaitu zen Aretxabaleta UDAren aurka jokatu zuten neurketa.

Infantil mutilek atzo arratsaldean jokatu zuten San Juanen Anaitasuna A taldearen kontra eta etxekoak gehiago izan ziren, 7-0 irabazita.

#AupaIkas