Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko aza. 2a, 20:42

Ez da gure mutilen astebururik onena izan, partida onak jokatu baldin badituzte ere. Oraindik denboraldia luzea da, eta partida asko daude jokoan.

Preferenteko mutilek Lagun Onaken aurkako derbia jokatu zuten. Partida ona jokatu zuten Alkortaren mutilek, baina Lagunekoak gehiago izan ziren, eta 1-2 irabazi zuten.

Erregional mutilek Anaitasunaren kontra jokatu zuten larunbat eguerdian. Azkoitiarrek sailkapenaren goiko aldean daudela erakutsi zuten, eta gureek ezin izan zuten nahi bezalako partida egin.

Jubenil mutilek, berriz, Zestoaren kontra jokatu zuten ostiral arratsaldean. Markagailu estu izan zen, baina etxekoak 3 eta 1 nagusitu ziren azkenean.

Kadete A taldeak ere Zestoaren kontra izan zuen partida zapatuan, Garmendipen. Gol askoko partida izan zen, baina zestoarrak gehiago izan ziren, eta 3 eta 5 irabazi zuten.

Kadete B taldeak Soraluzen jokatutako partidan etxekoak nagusitu ziren 6 eta 0. Aupa mutilak!

Infantil mutilek ere Zestoaren aurka jokatu zuten neurketa; etxekoak nagusitu ziren, baina bi taldeek partida polita jokatu zuten.

#AupaIkas