Asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko urr. 21a, 18:09

Urriaren 23-24ko asteburuan hainbat partidaz gozatzeko aukera izango da Garmendipen zein beste futbol zelai batzuetan.

Preferenteko mutilek aste honetan Aretxabaleta UDA izango dute aurkari. Bigarren partida jarraian irabazten saiatuko dira gure mutilak, eta ea hiru puntuak etxera ekartzeko moduan diren.

Erregional mutilek aste honetan Bergaran jokatuko dute etxeko taldearen aurka. Aurkari gogorra izango dute aurrean eta ea zerbait lortzeko aukera duten. Aupa Blues!

Jubenil mutilek etxean jokatuko dute igande arratsaldean Zarautz B taldearen kontra. Ea denboraldiko lehen puntuak eskuratzeko moduan diren etxean jokatuta.

Kadete mutilen A taldeak Anaitasunaren kontra jokatuko du, Azkoitian, 12:00etan. Bi taldeak gogotsu aterako dira partida irabaztera, eta ea zer moduzko partida eskaintzen duten. Kadete B taldeak, berriz, Antzuolaren kontra jokatuko du larunbat goizean, 10:00etan, Garpendipen. Talde indartsua izango dute aurkari asteburu honetan, baina ea etxean lanak jartzen dizkieten aurkariei. Aupa mutilak!

Infantil mutilek ere Garmendipen jokatuko dute, goiko zelaian, larunbatean, 09:30ean. Anaitasuna izango dute aurkari klubeko gaztetxoenek. #AupaIkas