Ikasberi KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko urr. 7a, 16:09

Jubenil mutilek eta kadeteen B taldeak jokatuko dute Garmendipen, Lagun Onaken eta Ilintxaren kontra, hurrenez hurren.

Preferentekoek aste honetan etxetik kanpo jokatuko dute, Soraluzen, larunbat arratsaldean. Joan den asteko garaipenaren ondoren, aste honetan ere asmo beraren bila joango dira, ea bigarrena segidan lortzeko aukera duten.

Erregional mutilei ere, bi astez jarraian etxean jokatu ondoren, etxetik kanpo jokatzea tokatuko zaie. Larunbat arratsaldean, Zumarragan izango dute Urolaren aurkako partida. Ea denboraldiko lehen puntuak hor batzeko aukera duten.

Aurreko astean atseden hartu ondoren, jubenil mutilek aste honetan Lagun Onaken aurkako derbia izango dute. Bi taldeak ere gogotsu aterako dira zelaira, eta ea gure taldeak hiru puntuak lortzen dituen. Aupa mutilak!

Kadete mutilen A taldeak Mutrikun jokatuko du larunbat arratsaldean, Burumendiren kontra, 18:30ean; ea aste honetan ere puntuak batzeko aukera duen taldeak. Kadete B taldeak, berriz, talde indartsua izango du aurkari, Ilintxa. Larunbat goizean jokatuko dute Garmendipen; beraz, partida bertatik bertara ikusteko eta animoak emateko aukera izango duzue.

Infantil mutilek aste honetan atsedena hartuko dute eta datorren astean ekingo diote denboraldi berriari.

#AupaIkas